ESZENA

Sra. Polaroiska & Ruemaniak kolektiboaren “Lur away”

Lur away instalazio koreografikoa da, Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek eratzen duten Sra. Polaroiska & Ruemaniak kolektiboak sortua. Azkuna Zentroak antolatzen dituen Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketaren barruan ikusi ahalko da proposamena, gaur eta bihar.

Beren obrak zinema esperimentala, ekintzako artea, eta sorkuntza eszenikoa eta koreografikoa ditu ardatz, eta beti, eszenako espazio eta hizkuntza berrien bila diharduen taldea da.

Lur away instalazio koreografikoaz honako testua plazaratu dute: “ Bizirik irautea alde ugari dituen arte multidisziplinarioa da, diziplina askotako teknikak ezagutu behar baitira bizirik irauteko. Teknika horien bidez, bizitzan moldatzea lortuko dugu, dituen baliabideak ezagutzea eta erabiltzea eta, aldi berean, arriskuak saihestea. Hala, ere, ez gaitezen engaina. Inor ez dago erabat prest bakarrik eta utzita egoteak dakarren buru eta emoziozko talka bortitzari aurre egiteko. Bizirik irauteko teknikak lagungarri izango zaizkigu ingurunea gainditzeko, baina etsairik makurrena gure baitan dugu, eta garaitu ahal izateko nola funtzionatzen duen jakin behar da. Makurrenari aurre egiteko prest ez bagaude, aukera gutxi izango dugu bizirik ateratzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button