ESZENA

Euskal kantutegiari errepaso ironikoa

Tartean Teatroa taldeko agenda beterik dator abuzturako, izan ere, datorren abuztuaren 8, 9, 10 eta 11ean, Ez dok Hiru Akustikoa erakutsiko dute Victoria Eugenia antzokiko club aretoan. Emanaldiak gaueko 22:30ean izango dira (larunbatekoa izan ezik, 23:30ean izango da)

Jakingo duzuenez Ez Dok Hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa antzezlanarekin bira egiten  dabil taldea. Hala ere, Tarteaneko filosofiari jarraituta antzezlan honen bertsio akustikoa atondu dute, formatu txikira egokituta. Azken hau, Ez Dok Hiru Akustikoa hain zuzen ere, izango da VE clubean erakutsiko dutena, Donostiako Aste Nagusiaren atarian.

Emanaldi hauetan Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek, Adrian Garcia de los Ojos piano jotzailearen laguntza izango dute oholtza gainean, euskal kantutegiari errepaso ironikoa eta absurdo egiteko. Ez du izango bertsio handiak duen hornidura musikala baina gordeko ditu antzezlanaren ezaugarria nagusiak: umore antzerkia eta euskal musikari egiten zaion omenaldi hunkigarria. Ohikoa dugunez, Jokin Oregiren zuzendaritzapean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button