BERTSOTAN

Euskal kantagintzaren ondareaz

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak antolatu dituzte datorren asterako. Bertan, euskal kantagintzaren ondareak Interneten duen presentziatik abiatuta gogoeta egin nahi dute hainbat aditurekin batera. Apirilaren 27an, ostiralez, izango da hitzordua Amasa-Villabonako Subijana etxean. 10:00etan hasiko da saioa eta hizlariek banan-banan beren egitasmo eta ikuspegiak azalduta, solasaldia izango da ondoren.

“Irudika dezakegu denontzat baliagarria izateko moduko kantutegi bateratu bat? Nolakoa litzateke?” galdera horren inguruan ardaztuko dira aurtengo Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak. Bai behintzat mahai-inguruan bildutako gonbidatuek egingo duten hausnarketa.

Bertaratuko direnak honakoak dituzue: Eusko Ikaskuntzako Amaia Cuende, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboko Jon Bagues, Labayru Fundazioko Igone Etxebarria, Itziar Irigoien irakasle eta haur abesbatzako zuzendaria, Pantxix Bidart kantari eta irratsaio egilea, eta Maider Bedaxagar kantari eta liburuzaina.

2018ko jardunaldien antolatzaileak Mintzola Ahozko Lantegia, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa, Labayru Fundazioa eta Eusko Ikaskuntza dira; Badok, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedra eta Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea (ALDEE) laguntzaile dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button