ARTEA

Feministaldia, eta monster kultura

 

Plazandreok-en eskutik, aurten ere abiatu da Feministaldia, kultura feministaren jaialdia. Feministaldia abenduaren 17tik 20ra bitartean garatuko da.

Jaialdi honen xedea leku ezberdinetatik eta modu ezberdinetatik esanahiak zabaldu, moduak kolokan jarri eta istorio berriak kontatzen dituzten emakume sortzaile eta ekintzaileak ikusgarri egin nahi ditu.
Feministaldia 2014k  gaur egungo arte edo politika alorreko kultur praktika garrantzitsuenak    aztertuko ditu, sentiberatasun feminista batetik. Programa hitzaldi, mahai inguru, tailer, proiekzio edo performance forman aurkezten da, eta monster kultura ideia hartuko du abiapuntu.

Jaialdiko gaualdia Guardetxean ospatuko da larunbatean hainbat hitzordurekin: Bertso-saioa Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdirekin, Alba, Natalia, Janina, Ally & Faezeh-ek osatzen duten Elbis Rever taldearen kontzertua, eta Pinchadiscos Tonadilleras eta Gurebesta Dj-ak.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button