ESZENA

“Euskal Hitzorduak” Biarritzera heldu dira

Malandain Ballet Biarritzek, Euskal Kultur Erakunde eta Euskal Hirigune Elkargoarekin batera Euskal Hitzorduak antzerki zikloa antolatu du beste behin, Biarritzen. Euskarazko sorkuntza ezberdinekin gozatzeko parada ezin hobea izango da, azaroaren 6tik 11ra burutuko den laugarren edizioaren barruan.

Aurtengo edizio honek hainbat kontu bilduko ditu, hala nola, azaroaren 8tik 10era, Lurrama, laborantza herrikoiaren festa. Egun horietan ere, Mutxikoen Gaua egingo da, hau da, mutxikoak, dantzak eta afaria Kiki Bordatxok eta bere musikariek alaiturik. Maritzuli Konpainiak Ezpata Dantza eskainiko du Biarritzeko karriketan, talde dantza ibiltari eta koloretsua.
Baina antzerkia izango da ardatza. Aukeran taldeak Biz Hitza eskainiko du azaroaren 10ean. “Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?” Ikuskizun horrek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Payak gidoia idatzi du.
Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen Aukeran taldea, dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko mestizajea lantzeko. Azken sorkuntzen artean honako hauek dituzue: Sutargi (2001), Izena duen guztia omen da (2003) Bideak (2006), Gernika, danza sobre el lienzo (2009), Burnia (2011) eta Geltokia.

Beste aldetik, Bilaka Iparraldeko Dantzarien Biltzarren koreografia zentrotik Saio Zero sortu da. Saio Zerok piezak “zuzenezko musika eta bideo muntaketak elkartuz euskal dantza herrikoiaren ikuspegi berritzaile bat esperimentatzen du. Saio Zerok norberaren barnatasunaren aztertze bat proposatzen du”. emanaldia azaroaren 11an izango da.

Azkenik, egun berean, Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du.

Egunez eguneko programazioa ikusteko, egin hemen klik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu