BESTELAKOAK

Euskal Herriko sei emakume sortzaile, Genevara

Unesco Etxeak Elssie Ansareo, Irene Basilio Intxausti, Irantzu Lekue, Leire Martinez, Jone Otero eta Arrate Velasco aukeratu ditu Suitzan NBE-k duen egoitzan egingo den Artea eta kulturarako hezkuntza eskubide gisa jardunaldian parte hartzeko. Euren egunerokoan eraldaketa soziala gazteekin lantzeagatik aukeratu dituzte bost emakumezko sortzaile hauek.
Martxoaren 19tik 23a bitarteko egonaldi honetan arte eta kultura izango dituzte hizpide. Elssie Ansareo, artista plastikoa da; Irene Basilio Intxausti, kultur kudeatzailea; Irantzu Lekue muralista eta ARTgia sorgune & aretoko zuzendaria; Leire Martinez, Artemisa guneko sortzailea eta PortuArte egitasmoaren sustatzailea; Jone Otero, arte eszenikoetatik dator; eta Arrate Velasco kultur teknikaria da.
Arte eta kultura-hezkuntza eskubide gisa gaia jorratzeko Karima Bennoune kultur eskubideen errelatorearekin izango dira, bai eta Gemma Carbó ConArte Internacionaleko zuzendariarekin. Bertan, honen inguruan arituko dira: nola txertatu behar den hezkuntza artistikoa gizarte-eraldaketaren balioak jorratzeko, hezkuntza formalaren zein ez formalen arlotik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button