ESZENA

Kultur Leioako urriko arte eszenikoen programazioa

Urriaren 6an hasiko da Kultur Leioaren urriko egitaraua, Cía Eva Guerrerok eta Doos Colectivo-k Auditoriumean taularatuko duten dantza garaikideko ikuskizunarekin, El fin de las cosas, 20:30etik aurrera.

8an, umeentzako antzerkia izango da, 18:00etan: Mumusic Circus Kataluniako konpainiak Petits princeps ikuskizuna aurkeztuko du. “Musika zuzenean, jolasak, antzerkia, dantza eta zirkua. Ikuskizun poetikoa, alaia eta hunkibera da, txikientzat zein nagusientzat aproposa. Oroitzeko leku bat…”.

Urriaren 20an, Zanguango Teatro konpainiak Esto no me lo esperaba estreinatuko du, 20:30etik aurrera: “Denoi ezagunak egingo zaizkigun eguneroko gertakizunen alde magikoa, harrigarria eta dibertigarria erakutsiko digute, umore konprometitu, kritiko eta original bat baliatuta”.

28an, adin guztietako ikus-entzuleentzako lana izango da gozagai, 18:00etatik aurrera: Argentinako La Galera Encantada konpainia entzutetsuak Malas palabras antzeztuko du. “Bi antzezle maisutasunez arituko dira tarteka, Flor-en istorioa kontatzeko: haren adopzioa eta nola bihurtu zen bere egungo familiaren kide”.

Abendu bitarteko hitzordu guztiak jakin nahi badituzue, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button