BESTELAKOAK

Euskal Herriko objektu tradizionalaren lehiaketa

Tradizioak eta garaikidetasunak bat egiten dute HAU Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketaren hirugarren edizioan. Lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Bitamine Faktoriak antolatu du eta San Telmo Museoa, Mondragon Unibertsitatea, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Ramírez i Carrillo estudioa laguntzaileak izan dira.

Deialdi honetan Zizeilua izan da aukeratutako objektua, eta San Telmo Museoan ikusgai izango dira lehiaketan parte hartu duten lanik nabarmenenak.

Epaimahaiak oinarriek zehazten dituzten irizpideak aintzat hartuta saria honako proiektuari ematea ebatzi du: Uxue Ariztimuño Cenozek, Amaia Baztarrica Ceberiok eta Olatz Mandiola Sologaistuak aurkeztutako Zura proiektua. “Proiektu sarituak objektuaren teknika, funtzio eta forma alderdiak trebeziaz eta sentiberatasunez uztartzen ditu. Proposatutako diseinuan lengoaia aberastasuna antzematen da, jatorrizko objektuarekiko fideltasuna gordeaz eta ezaugarri nabarmenetako batzuk egungo usadio eta ohituretara gaurkotuz.”

Lehiaketak ikerketa sustatzen du batetik, eta bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik.

Hirugarren edizio honetan 30 proiektu baino gehiago jaso dira.

Xehetasun guztiak San Telmo Museoak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button