MUSIKA

Afrobeat estiloaren aitzindari Tony Allen, Bilbon

Tony Allen Nigeriako bateria-jotzaile eta afrobeat estiloaren ordezkari nagusienetakoak Bilboko Campos Eliseos antzokian joko du, asteazkenean, hilak 11, 20:00etatik aurrera. Emanaldia 365 Jazz Bilbao egitarauaren baitan dago.

Tony Oladipo Allen (Lagos, 1949) perkusioa jotzen hasi zen Nigeriako irrati nazionalean teknikari aritu zenean. Bateria jotzen ikasi zuen bere kabuz, Art Blakey eta Max Roach jazz bateria-jotzaileen diskoen entzunaldien laguntzaz.

60ko urteetan, Fela Kuti musikaria ezagutu eta afrobeat estiloaren hazia erein zuten. Afrobeat-ak Yoruba erritmoak, funk instrumentala, teoria panamerikarrak eta Pantera Beltzen erretorika uztartzen ditu. Allenek eta Kutik Highlife Koola Lobitos taldearekin hasi zuten euren elkarlana.

Allenen bakarkako ibilbidearen ezaugarri nagusia afrobeat estiloa izan bada ere, bestelako erritmoak ere jorratu ditu: dub, pop, space jazz… Askotariko bide horretan, gainera, hainbat artistekin egin du lan, tartean, Charlotte Gainsbourg, The Parrish edo Randy Weston.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button