BESTELAKOAK

Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa

Bitamine Faktoria mugaz gaindiko sormen eta kultura ekoizpen lantegiak San Telmo Museoaren, Mondragon unibertsitatearen, Aranzadi Zizentzia Elkartearen eta Ramírez i Carrillo estudioaren laguntzarekin Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinurako antolatu da HAU izeneko lehiaketa. Egitasmoaren helburua euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da.

“Diseinu garaikidearen begiradatik egokitu, berritu eta berrinterpretatzea eskatzen zaie parte hartzaileei, gure historiarekin lotura berriak sortu eta diseinu alorrean ikerketa ildoak zabaltzeko. Aurreko edizioetan taloaskea eta kutxa izan ziren aukeratutako objektuak, eta aurtengo edizioan zizeilua da. Zizeilua Euskal Herriko baserrietako jatorrizko altzaria da, eskualde guztietan aurki daitekeen mahai-bankua”.

Lehiaketa hau diseinuaren alorrean aritzen diren ikasleei, profesionalei edo kolektiboei zuzenduta dago (industria- eta produktu-diseinua, arkitektura, ingeniaritzak, arte ederrak, etab.) eta lanak aurkezteko epea apirilaren 8ra bitarte izango da.

Epaimahaia diseinuko eta euskal etnografiako alorretako aditu hauek osatuta egongo da: Jaume Ramírez Pujolar (Ramírez i Carrillo estudioko diseinatzailea); Fermín Leizaola Calvo (Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria); Elisabeth Urrutia Bea (industria-diseinuko irakaslea eta ikerlaria Mondragon Unibertsitatean); Agurtzane Garai Ibarluzea (San Telmo Museoko jarduera eta proiektu arduraduna); Bitamine Faktoriako lantaldeko kide bat.

Xehetasun guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button