ARTEA

Manu Muniategiandikoetxearen erakusketa Andoainen

 

Manu Muniategiandikoetxearen erakusketa ikusgai  izango da Bastero Kulturgunean azaroaren 16a bitarte. Bertan formatu handiko hiru eskultura paratu ditu artistak.

Horietako bat, Rodchenkoren omenez egindako pieza biribilez osatutako eskultura da. Sabaitik zintzilik dago eta piezarik txikiena da. Bigarrena, berriz, kurba edo oker bilduma bat da. Horman itsatsita daude eta serie itxura dauka. Artelan hori osatzen duten piezak, beste eskultura batzuetatik ateratako zatietatik sortu dira. Azkenik, hirugarren lana lurzoruan dago, eta aurrekoaren antzera, beste eskultura batzuetako soberakinetatik sortu da.

Hiru lanak primeran egokitzen dira erakusketa-espaziora. Horren harira, artistak esan du eraikinak pisu handia duela erakusketan, eta ez da ezein pieza ongi bertaratzen. Bestalde, areto handia da eta neurri handiko piezak ezartzea posible egiten du. Hortaz, erakusketa osoa eta betea da, ingurunearekin, elkarren artean ederto biltzen baitira hiru artelanak.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button