MUSIKA

Euskal Herriko Musika Industriaren Plataformaren manifestua

"Euskadiko musikaren sektorearen zati garrantzitsu bat desagertzea ekar dezake krisialdi honek. Egun ehun baino enpresa gehiago ari da zuzenean sektorean lanean eta zuzeneko 1.000 lanpostu baino gehiago kalkulatzen dira (ekoizpen-enpresa, agentzia, management, diskoetxe, estudio, ekipamendu, teknikari eta abarren artean), kontuan izan gabe 500 musikari profesional baino gehiago eta enpresetatik garatzen diren jarduerekin lotutako zeharkako lanpostu-kopuru zabala.

Aurrekontuak orraztu moduko esamoldeak erabakigarriak
izan ohi dira gure enpresentzat eta etorkizunarentzat. Eusko
Jaurlaritzak Kulturara bideratuta duen aurrekontuaren azterketa
eginez gero, ehuneko oso handia EiTBri zuzentzen diola ikusiko
dugu (% 70 eta 80 artean, aldien arabera), ehuneko honi
dagoeneko errotuta dauden jarduera, programa eta ekitaldiei
(hainbat museo, zinema eta jazz jaialdiak, musika hamabostaldiak,
abaoak eta abar) zuzendutako aurrekontuak gehitzen badizkiogu, laguntza-programen eta diru-laguntzen bitartez laguntzera zuzendutako gainerakoa benetan hutsala da.
Hala eta guztiz, kasu hauetan, azken horiek izan ohi dira
ukituenak eta murrizten diren lehenengoak.
Neurri berean, baina kontuan izanda laguntza eta programen
zerrenda ezberdina dela, azterketa bera aplikagarri zaie
probintzietako aldundiei.
Udalak dagoeneko ohartarazten ari dira programa batzuk
laguntzen jarraitzeko aukerak desagertzear daudela. Denok
dakigu zentzu honetan kultura zinegotzigoa izan ohi dela gastua
murrizteko arduradunaren artazien bisita jasotzen duena.
Ez dugu ahaztu behar, gustatu ala ez, kultura-programazioa
udalen esku dagoela ehuneko handi batean (gune eszenikoak,
programak eta zikloak, jaiak eta abarrak), eta oso gertagarria dela
hemendik aurrera programatzaileek "desagertzea" erabakitzea eta
programazioa sektore pribatuaren eskuetan uztea, gure ustetan
axolagabekeria handia dena. Urtetan zehar, sektore pribatua behin
eta berriz kexatu da zer nolako lehiaketa desleiala ekartzen dien
merkatu naturala desorekatzen lagundu baino egiten ez duten
galerei aurre egiteko arazorik ez duten erakundeekin sektore
berean lan egiteak, baina erakunde horiek bat-batean desagertzea
oso kaltegarria litzateke gure sektorearentzat.

Topagune bat sortzea proposatzen dugu, erakundeekin batera
gure etorkizunaren ildo nagusiak marraztu ahal izateko.
Horretarako, alderdi politiko eta erakundeei deia egiten diegu hitz
egitera, eztabaidatzera, egungo formulak aztertzera eta hobetzera
eser daitezen, denok lekua edukiko dugun lan etorkizuna
bermatze aldera.
Hiru dira planteatzen ditugun aldarrikapenak epe laburrerako:
. Egon daitekeen aurrekontu-murrizketa ekitatez aplikatzea beste sailei dagokienez.
. Murrizketa horrek ez ekartzea, inola ere, programa, emanaldi eta kontzertu-kopuruaren murrizketa.
. Leku-sektoreari laguntzeko konpromiso argia eta nabarmena, kulturara zuzendutako gastuak gure gizartearen mesederako izan daitezen.
Honegatik guztiagatik, berehalako bilera bat eskatzen dugu
erreklamazio hau posible egingo duten aspektuak erakundeek eta
sektore pribatuak elkarrekin argitzeko eta eztabaidatzeko".

Euskal Herriko Musika Industriaren Plataformak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button