LITERATURA

Helduentzako irakurketa tailerrak

Udal Liburutegien Sareak helduentzako bi irakurketa tailer eskainiko ditu ekainera bitartean, Bidebarrietako Liburutegian, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Tailer horiek hamabostean behin burutuko dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Irakurketa talde horiek literaturaren inguruko topaleku izan nahi dute, eta irakurketaren esperientzia aberasteko interesa duten pertsonei daude zuzenduta.
Euskarazko irakurketa tailerra Beñat Sarasolak, Filosofian eta Literaturan Lizentziatuak, itzultzaile, idazle eta literatur kritikariak zuzenduko du.
Taldea ostegunetan bilduko da, hamabostean behin, martxoaren 1etik ekainaren 7ra. Jarduera horretan, proposatutako liburuen egileetako batzuek hartuko dute parte, Leire Bilbaok, Edorta Jimenezek edo Harkaitz Canok, besteak beste.

Gaztelaniako irakurketa tailerra Javier Arbuluk koordinatuko du.

Bi tailerretarako izen-ematea asteazkenetik (otsailaren 15etik) aurrera egin daiteke, Bidebarrietako Liburutegian bertan. Udal Liburutegien Sareak antolatzen dituen gainerako jarduerekin gertatzen den bezala, irakurketa tailerrak doakoak izango dira, baina plaza kopurua mugatuta egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button