Nontzeberri

Euskal Herriko lurralde desberdinetako txistulari gazteak, batera Bilbon

Asteburu honetan Danboligenak txistulari gazteen topaketa ospatuko da Bilbon, Euskal Herriko lurralde desberdinetako txistulari gazteen arteko harreman sare iraunkorra osatzeko xedez. Bilbao Musikako Musika Eskolak eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak (EHTE) antolatu dute Danboligenak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Urtarrilean Azkoitian bildu ziren txistulariok.
Ekimenak “jarduera musikalaren balore propioak transmititu nahi ditu, baita hezkuntza sarea bateratu eta indartu ere, belaunaldien jarraitutasuna bermatuz eta euskal musikaren kalitatea ezagutaraziz”.
Hortaz, Danboligenak, Bilbon elkartuko dira. Nortzuk? Bizkaiko (Bilbao Musika eta Trapagaran), Gipuzkoako (Azkoitia, Hernani), Nafarroako (Lesaka, Errobi bailara) eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteko txistulari gazteak.
Larunbatean, hilak 26, txistulariak bi ikastaro desberdinetan izango dira: Plaza dantzak (11:00etan) eta Inprobisaziorako hastapena (17:00etan). Eguerdiari begira, 13:00ak aldera, Bilboko Zazpi Kaleetan zehar kalejira bat egingo dute, eta 19:30ean, aldiz, Erriberako Merkatuan, Erromeria eskainiko da Aiko Taldearen eskutik.
Igandean, txistulariek Zazpi Kaleetan eskainiko dute ikuskizun aparta.

Exit mobile version