MUSIKA

Bilboko auzoetako “MusikAuzo” ekimenaren azken kontzertuak

Bilboko Udalaren MusikAuzo programaren bidez tokiko bandak aritu dira hiri horretako auzoetan. Programa, maiatzaren 17tik ekainaren 29ra bitartean garatzen ari da, eta guztira 37 musika emanaldi, 20 kontzertu, eta 17 musika banda ibiltarien kalejirak programatu dira. Kontzertu guztiak doakoak dira.

Lehenengo saioa, maiatzaren 17an izan zen, Casilda Parkean, 19:30ean, Melted Klocksek eskaini zuen kontzertuarekin.
MusikAuzoko edizio honetan parte hartu duten artisten artean honako hauek daude: Mario Clavell Quartet, Cotton Blues, The Blue Yeyés, Gonzalo Portugal, Cofluence, Adarrots Folk Taldea, Hugo Silveira Quartet, Moonshakers, Xatiro, M&A Swing Machine, Babelian, Basterchef, Vulcanizadas, The One, J.P.K, Amooma, Txistu Mundua eta Martina, Moonlight Shadows Band eta Mía Kalo.

Eta diogun moduan, gaur eta bihar dira azken kontzertuak. Hala, gaur berton, Zurbaran auzoan Moonlight Shadows Band taldea arituko da. Jazz eta musika beltzaren zaleek sortutako banda hau denboran zeharreko bidaia bat eskaintzeko ilusioarekin sortu zen, Broadwayko errepertorio amerikarraren berezko jazz estandarrak interpretatuz, bai eta rythm & blueseko kantu klasikoak ere, gaur egungo kantuez gain. Bihar, ekainak 16, 19:30ean, eta Elorrietan,  Mía Kalo taldearen txanda izango da. Rocka, funka eta popa generoak eta letra sakonak, asmo eraldatzailea eta poetikoak nahasian.

Programazioaren gaineko xehetasunak: MusikAuzo

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button