BERTSOTAN

Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna, Agurainen

Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna Agurainen egingo da larunbat honetan, azaroaren 14an. Eguerdian hasiko da dena herriko plazan.

Jo ta Fa txarangarekin bertso-poteoa hasiko da gero, eta kantuan ariko dira bertso-eskola ezberdinetako ordezkariak. 14:30ean herri bazkaria egingo dute, eta bazkalostean Bertsotruk zirkuituaren aurkezpena egingo da.
Bertso-eskolen arteko harremana sustatzeko Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak Bertsotruk ekimena sortu du. Egun horretan, Euskal Herri osoko 26 bertso-eskolak hartuko dute parte (Lesaka, Albe, Deba-Goiena, Markina-Xemein, Orio, Zarautz, Durangaldea, Barañain, Mungia-Larrabetzu, Sakana, Oñati, Gernika-Lumo, Lekunberri-Leitza, Harituz, Erniarraitz, IEH, Enkarterri, Gabiri, Agurain, Lasarte-Oria, Hernani, Zumarraga-Urretxu, Aramaio, Goierri, Kakiturri eta Txingudi).
Erronka edo saioak libreak izango dira, hau da, bertso-eskola antolatzaileak erabakiko du formatua eta tokia. Talde bakoitzak saio bat egingo du etxean, eta beste bi bertso-eskolek atondutako ekintzetan hartuko du parte.

Bertsotruk ekimeneko saioak azaroaren 15etik maiatzaren amaierara arte egingo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button