ESZENA

Udako ikastaroak Dantzagunean

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin lankidetzan udako ikastaroak antolatu dituzte. Gaur bertan  hasita, uztailaren 14ra bitartean luzatuko dira ikastarook, eta bertako ikasleek euren  teknika hobetzeko eta sormena garatzeko hainbat ariketa egingo dituzte.

Dantza klasikoko ikastaroak, Valentziako Dantza Kontserbatorio Profesionaleko Miguel Soto adituaren ardurapean egingo dira. Dantza klasikoko irakasle formazioa Milanen egin zuen, Scala Antzokiko Accademia d´Arti e Mestieri dello Spettacolon. Dantzari, koreografia laguntzaile eta irakasle gisa, 20 urtetik gorako ibilbidearekin, errepertorio klasikoko pieza ezagunenak dantzatu ditu.

Dantza garaikideko saioak, Carlos Pons irakaslearekin egingo dira. Madrilgo Errege Kontserbatorio Profesionalean, eta Ingalaterrako Leeds hiriko Northern School of Contemporary Dance eskoletan eman zituen lehen urratsak. Irakasle gisa, lan-esparru zabala hartzen du, eta hainbat arlotako klaseak ematen ditu: teknika, errepertorio, sorkuntza eta konposizio, dantza-antzerki, eta dramagintza. Piezak sortu ditu zenbait dantzarirentzat eta konpainiarentzat.

Informazio guztia: Dantzagunean

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button