BESTELAKOAK

Euskal Herriko atlas geo-poetikoa

Züek Heben ekimena Euskal Herriko atlas geo-poetikoa osatzeko ahalegin berezia da. Horren atzean Mixel Etxekopar, Jean Christian Galtxetaburu, Pierre Vissler, Patxi Laskarai eta Joanes Etxebarria bildu dira. Ostiral honetan, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izango dira 19:00etatik aurrera, dantza, kantua, argazkilaritza, eta soinua biltzen dituen ekimena aurkezteko.

“Euskal Herriak edo hobeki erran euskal herriek eta herrialdeek badute berez izen eta izana, Sakana, Arratia, Arbaila…, toki bakoitzari zerk emaiten dio nortasun berezia? Errekako urak, duda gabe, baina gehiago biztanleek, eta jende hauen eleek, mintzaerak, euskalkiak, …
Euskal herrien lehen musika euskararena dela iduri zaigu gehien, hiztun dagon lekuan! Beraz ideia da herriz herri ibiltzea, entzutea, biltzea, eta gure hitz-kantuekin nahastea.
Xiberoako Hebentik elkarteak du xede hau eramaiten, eta hauek partaideak: Mixel Etxekopar musikari-kantaria (Gotaine, Xiberoa), Jean Christian Galtxetaburu musikaria (Gamarte, Behe Nafarroa), Pierre Vissler soinu grabatzaile eta moldatzailea (Montori, Xiberoa), Joanes Etxebarria argazkilaria (Barkoxe, Xiberoa) edo Patxi Laskarai (Ortzaize, Behe Nafarroa).
Euskal Herrietan zehar kurritzea, ibilera berdinarekin herri bakoitzean, hiru egunez gutigorabehera. Egun bat edo bi herrian iragan, soinu eta argazki biltzen, leku eta jende desberdinekin mintzatuz. Muntaketa bat egin (audio eta argazki), eta emanaldi bat herrian eskaini, emaitza erakatsiz, eta gure kantu-hitz eta soinuekin nahasiz.”

Hortaz, Züek Heben Euskal Herriko atlas geo-poetiko berria ikusteko parada Bilbon izango da oraingo honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button