ARTEA

Euskal Herriko artista bisual eta plastikoen mapa

Bilboko Okela Sormen Lantegiak atzo, abenduaren 2an, bere Euskal Herriko artista plastiko eta bisualen mapa aurkeztu zuen, Ainhoa Ortells, Malen Amenabar, Zuhar Iruretagoiena, David Hornback eta Olatz Otalora artisten laguntzarekin.

Ekimenaren helburua hauxe da: “Kolektibizazioarako bidean, ikusaraztea eta belaunaldi arteko zubiak sortzea”. Bada, mapa horretan, bertoko 47 artista jaso dituzte.

Arduradunen xedea da geroz eta artista gehiago biltzea. Hala, bertan parte hartzeko deialdiak irekiko dituzte hiru hilean behin. Horretaz gainera, Okela Sormen Lantegian egiten diren Artisten Meeting Pointa jardunaldietan ?parte hartuz ere sar daiteke mapan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button