ARTEA

Euskal Herriko antzinako argazkiak, Photomuseumen

William Boissel-ek 108 argazki-lamina zituen album zaharra inprimarazi zuen Parisen. Lamina horietariko batzuk erakutsiko dira orain Zarautzeko Photomuseumen, abenduaren 18tik urtarrilaren 13ra bitartean, Le Pays Basque II izeneko erakusketan.

Museoak luzatu ditu datu gehiago irudion jatorriari buruz: “Boissel komandanteak, Baionako Euskal Museoaren sortzaileak, Le Pays Basque. Sites, Arts et Coutumes izeneko 108 argazki-lamina zituen albuma inprimarazi zuen Parisen (Librairie des Arts Décoratifs, A. Calavas, editeur). Albumak berak eginiko sarrera testua zeraman. Nahiz eta azalean, klixeak MM. Chevojonenak direla esan, Boisselek Photo Aubert (Baiona) eta Helio Faucheux e Fils (Chelles)-en argazki batzuk ere tartean sartu zituen. Erakusketa honek egitura aparteko eta inprimatze bikaineko lamina horietariko batzuk aurkezten ditu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button