MUSIKA

Euskal Herria Zuzenean jaialdia egingo da asteburuan

Bost urtez Heletan egin ostean, asteburu honetan Lekornen egingo da Euskal Herri Zuzenean (EHZ) jaialdia. Hala, ekainaren 28tik 30era bitarte, makina bat taldek joko dute nortasun propioa eta bakarra duen jaialdi horren eszenatoki eta karpetan.

Lapurdiko herri horretan hainbat musikariren erritmoak entzungo dira. Gaur bertan, ekainak 28, Willis Drummond, Fermin muguruza, Viva Bazooka, Anestesia eta Zuloak izango dira agertokian, besteak beste. Azpimarragarria da Etienne de Crecy DJk goizaldean egingo duen elektronika saioa. Hip-hopa, berriz, Marseilla hiriko Keny Arkanak ekarriko du.

Larunbateko egitarauari dagokionez, AEBetako Black Lips garage-punk taldeak zeresana emango du, bai eta Capsula rock zaleek eta Jimmy Cliff reggae musikari klasikoak ere.

Paris eta Londres hirietako Archive taldeak ere emanaldi interesgarria egingo du igandean. Bandak rocka, elektroa, trip-hopa eta musika progresiboa uztartzen ditu. Egun berean, Hola a todo el Mundo madrildarrek eta Itziarren Semeak bizkaitarrek ere joko dute.

Gogoratu, EHZn bestelako hainbat ekitaldi ere izaten direla. Esate baterako, aurten haurrentzako txokoa ondu dute nobedade gisa.

Informazio guztia: http://ehz-festibala.eu/eu

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button