ESZENA

Matadeiko VII. Antzerki Jardunaldiak

Atzo bertan, otsailak 21, antzerki berritzaile eta abangoardiakoren aldeko apustua egiten duten Azkoitiko Matadeiko VII. Antzerki Jardunaldiak hasi ziren.

Atzoko saioan Ze Onda antzerki taldeak Itsasoari negar lana ikusteko parada egon zen. Hurrengo saioa, datorren hilean izango da, martxoak 13, eta egun horretan Gilkitxaro taldeak Adarretatik zintzilik obra egingo du. 1975. urtean jaiotako lagun biren komeriak kontatzen dira bertan. “40 urte betetzeak dakarren krisialdi sakona daude orain, baina ume zirela, 80ko hamarkada bete-betean pairatu zuten Euskal Herrian. Gero 90eko hamarkadan gaztetu ziren eta 2000 efektuari aurre egitea lortu zuten. Jogurt potoak hari batekin lotuta lagunekin berba egiten zuten aspaldi eta, gaur egun, sare sozialetan galdu egiten dira. Senaremazterik ez, seme-alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez… Mundu honetakoak dira ala adarretatik zintzilik bizi dira? “

Datozen hitzorduak honakoak dituzue: apirilaren 17an, Azpeitiko emakumeen antzerki taldeak Punto, ta punto lana egingo du; maiatzaren 8an, Lekord taldearen Sokak antzerki-musika ikuskizuna egongo da; maiatzaren 15ean, Behibis taldearen Murren bidaia; eta azkenik, ekainaren 12an, Anodino teatroak Zerura eroria egingo du.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button