MUSIKA

“Euskal Herria Sona” jaialdia martxan berriz

Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdiak kontzertu batzuk eman eta eten egin zuen bere programazioa joan den irailean. Orain, Euskal Herritik kanpoko euskal musikaren jaialdirik handieneko kontzertuak berriz jarriko dira martxan.

Hala, azaroaren 9an, Nikotina rap abeslari tolosarrak eta Senyor Oca talde bartzelonarrak partekatuko dute taula. Azaroaren 15ean, Eskean Kristo euskal rock taldearen eta Barcelona Rock Orchestraren txanda izango da.
Azaroaren 22an, egun berezia izango da, Zea Mays euskal rock bandak kontzertu potentea eskainiko baitu. Hurrengo egunean, azaroak 23, Bad Sound taldeak dub eta reggae soinuak haizatuko ditu bertako Euskal Etxean, eurekin batera, Maluks talde valentziarra ere izango da.
Azaroaren 30ean, birziklaturiko objektuen bidez musika sortzen duen Trakamatraka,  eta rockaren soinu ederrak sortzen dituen Belatz taldea igoko dira oholtzara.

EH Sona jaialdiaren egitaraua Anita Parker euskal elektroswing taldeak itxiko du Euskal Etxean bertan.

Egitarauari buruzko datu guztiak, hemen kontsultatu hala dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button