ARTEA

Euskal Herria Museoan paratutako “Jose Arrue barrutik” erakusketa luzatu da

Aipaturiko erakusketa geldirik egonda hainbat hilabetez, eta horrexegatik, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak eta Jose Arrue margolariaren familiak lanen lagapena datorren urtera  arte luzatzea adostu dute.

Jose Arrue barrutik erakusketa azaroaren 15ean inauguratu zuten Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. Pintorearen lanak Bizkaiko bost erakusketa-espaziotan ikusgai jarri ziren, Jose Arrue barrutik proiektuari esker. Euskal Herria Museoa, Arrantzaleen Museoa, Euskal Museoa, Ondare Aretoa eta FIG Bilbao espazioak aukeratu dira euskal kulturaren hainbat irudi erretratatu dituen pintorearen obrak erakusteko. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du pintorearen lanak erakusteko ekimen hori.
Artista bizkaitarraren 30 olio, 11 marrazki, 2 zerrenda grafiko, 12 postal, 3 egutegi, liburuak, kaxak eta zeramikak daude ikusgai erakusketan.

Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Lorea Bilbaoren hitzetan, “pintorearen ekarpena erakutsi nahi da Bizkaiko kulturan eta gizartean, euskal Kostunbrismoa hoberen ordezkatzen duen artistetako bat delako”. Erakusketa horien bidez, Arrue hurbilena eta ezezagunena ikusiko da, euskal imajinarioaren pertsonaia arketipikoen, paisaien eta ohituren isla bereziarekin.
Hortaz, erakusketan, “artistak ilustratu zituen bost gai ikusi ahal izango dira: pertsonaia arketipikoak, paisaiak, ohiturak, euskal kostaldearen bistak, ohiko bizimoduko tresnak erakusten dituzten pinturak, bere erretratu intimoena eta egin zituen grabatuak”.

Informazioa guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu