ARTEA

Euskal Herria goitik behera

Santiago Yanizek argazkilari profesional eta kazetari dihardu 1980tik, eta bere jarduna, bi diziplinatan, freelance erara burutu izan du beti. Natura (mendizalea da aspalditik) izan da betiko inspirazio iturria berarentzat, eta hala, bere argazkiek, bereziki, Euskal Herriarekin dute lotura ezinbestekoa, izan ere, gure herrialdeko txoko guztiak bere kameraren begitik pasatu dira.

ETBko Euskal Herria, begirada magikoa programan ibilia izan da eta bertan egindako bidaietatik sortu dira orain, Zarautzeko Zazpi galerian, atondu diren irudiak. Begirada honi dagokio Euskal Herria goitik behera seriea.

Berak dioenez, “euskal paisaiak dimentsio asko erakusten ditu. Gaur egunera arte argazkilariok erliebe menditsuak bilatu eta begiratu ditugu, kostaldeak, hiriak, ibai eta baso ekosistemak, arkitektura, giza-paisaia… Baina inor ez da oraindik hurbildu ganoraz euskal paisaia begirada bertikal batetik aztertzera, ohiko identifikazio geografikotik eta landa eta hiri multzoak edo infraestrukturen ikuskapenetik haratago, benetako paisaiaren azterketa egitera.
Euskal herria goitik behera-n, herria eta bere paisaiak era hartara begiratzeari heldu nahi diogu: ikuspen fotografiko interpretatibo batetik, perspektiba bertikal batetik, edo ia bertikal batetik, paisaia honela irakurtzen dugu eta irakurketa honekin kasu batzuetan paisaia hauetan bizi direnek ere ezingo dituzte irudiak antzeman. Indar grafikoz eraginda daude, interes plastikoz eta eszenarioaren inkognitez beterik.”

Diogun bezala, Euskal Herria goitik behera erakusketa duzue zabalik, maiatzaren 15era bitartean, Zarautzeko Zazpi galerian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button