ARTEA

Euskal gizartea eta bere irudikapena, ikusgarriago

Antton Elizegi Beloki argazkilariak (Lasarte-Oria, 1938) San Telmo Museoari dohaintzan eman dio bere argazki artxiboa. Argazkilariak 45.000 irudi baino gehiago bildu ditu bere ibilbidean.

Artxiboko irudiak 1961 eta 2013 artean ateratakoak dira eta, batez ere, gai hauek lantzen ditu: natura (landa paisaiak, enborrak, adarrak, metak), arkitektura (baserri hutsak, Romanikoa, Arantzazu), etnografia, artisten edo familiartekoen erretratuak eta irudi poetikoak.

Azpimarragarria da bertan jasotako paisaietan “azaltzen diren landa irudiek edota erretratuek euskal gizartearen eta bere irudikapenaren ikerketarako artxibo gisa duen berebiziko interesa. Museoak funtsa erregistratu eta katalogatu egingo du materialak behar dituen baldintzetan kontserbatzeko eta, ondoren, gizarteratzeko. Gainera, bildumaren digitalizazio plan bat landu eta jarriko du martxan, eta hori webgunearen bidez eta bildumen katalogoaren bidez zabalduko du.
Aurreikusitako zabalkuntza ekintzen artean, 2020an museoak bilduma honen inguruko erakusketa antolatuko du María José Aranzasti arte historialariak komisariatutakoa.”

Informazio guztia, San Telmo Museoak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button