Nontzeberri

Euskal film laburren emanaldiarekin hasiko da gaur Zinebi

Sekzio ofizialean lehiatuko diren sei euskal film laburren emanaldiarekin hasiko da gaur Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, Arriaga Antzokian, 20:00etatik aurrera.  Sei lan horiek askotarikoak dira: hiru dokumentalak, bi fikziozkoak eta animaziozko bat.

Hauexek dira gaurko emanaldian pantailaratuko diren euskal zinegileen lan laburrak: Plágan, Koldo Almandoz, dokumentala; Una sinfonía en silencio (Cicha Symfonia), Aitor Gametxo, dokumentala; Lo-ibiltariak, Iñigo Salaberria, dokumentala; Areka, Begoña Vicario, animazioa; Aprieta, pero raramente ahoga, David Pérez Sañudo, fikzioa; eta, azkenik, Zacarías, Violeta Trincado, fikzioa.

Filmok ondoko sariak jasotzeko lehiatuko dira: Bilboko Jaialdiko Sari Nagusia (7.000 €), lehiaketako hiru generoetako Urrezko Mikeldiak: fikzioa, dokumentala eta animazioa (4.000 € kategoriako),  lehiaketako hiru generoetako Zilarrezko Mikeldiak: fikzioa, dokumentala eta animazioa (4.000 € kategoriako).

Horretaz gainera, SGAE Fundazioa-Euskadi Kontseilua Sariak ondoko sariak banatuko ditu: euskal musika hoberenaren saria (1.000 €), euskal gidoi hoberenaren saria (1.000 €) eta euskal zuzendaritza hoberenaren saria (1.000 €).

Emanaldian, halaber, Alberto Iglesias konposatzaile donostiarrari jaialdiko Ohorezko lehen Mikeldia emango diote.

Zinebi jaialdiaren aste osoko egitaraua: zinebi.eus.

Exit mobile version