IKUS-ENTZUN

Euskal film laburrak proiektatuko dituzte Bruselan

Bigarren urtez jarraian euskal zinegileek eginiko film laburrak ikusi ahalko dira Bruselako Laburmetraien Jaialdian. Filmon lehen zatia iragan apirilaren 30ean proiektatu zuten, gaur, berriz, bigarrena ikusi ahalko da.

Euskal partaidetza, Euskadiko Talentu eta Kulturaren gaineko II. Europako Zikloaren jardueren barruan kokatzen da eta Ekimena, Etxepare Institutuak sustatzen du.

Eusko Jaurlaritzaren Kimuak programak ondoko filmak aukeratu ditu gaur aipaturiko jaialdian erakutsiak izan daitezen: Ivan Casoren Muy cerca, Sergio Barrejonen La media pena, JM Goenagaren Lagun Mina, David Gonzalezen La Calma, Aritz Morenoren Bucle, eta Kote Camachoren La Gran Carrera.

Albistean gehiago sakondu mahi izanez gero, sartu Euskalkultura.com webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button