ESZENA

Euskal eszenako hautagaiak, Max Sarietan

Max Arte Eszenikoen Sariak antzerki eta dantzan diharduten profesionalen talentuari bultzada ematea du helburu. Antolakuntza Batzordeak aurten lehian diren 19 kategorietarako hautagaiak aditzera ematen ditu. Guztira, 358 inskribatu badira ere 119 ikuskizun hautatu dira.

Euskal hautagaitza ere badago tartean, izan ere,  7 ekoizpen eta 10 sortzaile aukeratu dira: David Azurza eta David Bernués (Erritu lanagatik), Asier Zabaleta (La teta de Janet), Raul Cancelo (Tiempos Mezquinos) eta Fernando Bernués (Como un viento helado / Izoztutako hazizea bezala).
Euskal ekoizpenen artean Txalo Produkzioak, Kukai Dantza, Hortzmuga Teatroa, Markeliñe, Gorakada Teatroa, Marie de Jongh eta III Milenium Fundazioa (Fundación Bilbao 700) ere badaude.  Aipaturikoez gain, Ikerne Gimenez, Miren Gaztañaga, Eneko Sagardoy, Nerea Vesga eta Eneko Balerdi izendatu dituzte.
Lehen fase hau amaitu eta gero, finalistak hautatuko dira, eta gainera, aurten ere, Ikuslegoaren Max Sari Berezia emango da. Ikuslegoak 22. edizio honetan lehian diren kategoria guztien artean bozka dezake apirilaren 30era arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button