MUSIKA

“365 Jazz Bilbao” jazz musika zikloa berriz martxan

Bilbao 700 Fundazioak antolatuta, 365 Jazz Bilbao jazz musika zikloa bueltan da berriz. Denboraldiko bigarren aldi honetako lehenengo emanaldia Cleveland Watkiss Quartet-en eskutik etorriko da, datorren ostiralean, urriak 4, arratsaldeko 20:00etan, Bilboko Elkarte Filarmonikoan.

Hainbat hedabidek Britania Handiko gizonezko jazz-kantaririk onena izendatu dute, izan ere, Watkiss-i kantaririk onenarentzako Londreseko Jazz Saria eman zioten 2010ean eta hiru urtez jarraian kantaririk onenaren saria eskuratu zuen Wire-Guardian Jazz Awards sarietan.
Bere ahots paregabeari esker, hainbat artista eta orkestrarekin jardun du, horien artean, The Royal Philarmonic Orchester,  Dusseldorfeko Orkestra Sinfonikoa, Wynton Marsalis, Bob Dylan, Stevie Wonder, Joe Cocker, Carlinhos Brown, The Who, Cassandra Wilson, Robbie Willimas eta Björk ditugu.

Cleveland Watkiss, gainera, musikako irakasle sutsua da eta Erresuma Batuko hainbat tailer, eskola, ikastetxe eta unibertsitatetan ahotseko irakasle jardun du, eta honetaz gain, mundu guztiko kontzertu-areto, jaialdi eta klub nagusienetan jo du eta jotzen du, VocalSuite taldearekin eta CWQ laukote berriarekin.

365 Jazz Bilbao jazz musika zikloko 2013ko edizioa otsailean hasi eta azarora arte luzatuko da. Datozenak, Medeski, Martin & Wood taldea (azaroaren 5ean) eta Avishai Cohen kontrabaxu-jotzaile israeldarra (azaroaren 21ean) izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button