LITERATURA

Giza harremanetako korapiloak Erein argitaletxearen azken lanetan

Erein argitaletxeak, bere narratiba sailean, bi argitalpen berri argitaratu ditu eta egun hauetan aurkezten ari da. Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan aurkeztu zen atzo Agustin Arrieta Urtizberearen Irlak lana. Eta bihar, toki berean, Karlos Gorrindoren Ezpainak arrainak bezala.

Agustin Arrieta Urtizberearen Irlak lanean irakurleok berehala identifikatuko ditugun giza harremanei eta gizarteari lotzen zaizkien egoera, auzi eta arazoak agertzen dira. Lan honetan, “luzera, tonu, giro eta estilo askotariko kontakizunak daude, eta umorea, baita umore beltza ere, ironia, alegoria, surrealismoa edo erretratu errealistak presente daude”.

Bihar aurkeztu duten Karlos Gorrindoren Ezpainak arrainak bezala liburuan bestelako istorio bat kontatuko zaigu: “Kazetaria da Gorka, eta bere lanaren harira elkarrizketatu behar du Roberto Gorosabel eskultorea. Gogo handirik gabe hasiko da haren artearen munduan sartzen eta haren inguruko argi-itzaletan murgiltzen”. Baina gauza guztien gainetik, nobela hau obsesio baten kontakizuna da. “Gorka erabat obsesionatuta bizi baita Marta bere andrearekin, eta harekiko harremanarekin. Martak harremana hautsi nahi du, eta Gorkak kosta ahala kosta salbatu nahi du. Neurotiko agertuko zaigu protagonista”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button