BESTELAKOAK

Euskal esamolde guztiak, “Botaba” erronkan

Labayru Fundazioak antolatutako Botaba, Euskal Esamoldeen Erronkaren 3. edizioa martxan duzue. Ekimenak duen helburu sendoa euskararen erabilera sustatzea da, eta gazteek egunerokotasunean modu naturalean erabiltzea.

Aurrekoetan bezala, Instagram plataforma erabiliko da lehiaketan parte hartzeko. Aurtengo lehiaketak hiru aste iraungo du, azaroaren 4tik 25era, baina aurreko edizioetan ez bezala, aurten “beroketafasea egongo da urrian, parte-hartzaileek, jolasean ondo pasatzeaz gain, lehiaketan nola parte hartu behar den ikas dezaten. Tarte horretan, erronkak, asmakizunak, lehiaketako enbaxadoreen zuzenekoak eta abar izango ditugu”.

Sariak ere potolo datoz. Aurten bi kategoria egongo dira eta sari bat eskainiko da bakoitzean. Sari nagusia: Lau lagunentzako Interraileko txartelak hilabete osoz Europan zehar nahi adina bidaiatzeko. Eta esamolde originalenak ere saria izango du: Lau lagunentzako abentura-esperientzia bat, Leaktibairen eskutik.

Parte hartzeko jakin beharreko guztia lehiaketaren webgunean kontsultatu daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button