LITERATURA

“Literaturia”, literatura zainetara

Odolean daramagu lelopean aurkeztu da Literaturia 2015. Eta hala erakusten du Ander Lipus protagonista duen kartelak, non liburuetatik zainetara doan letra-odola ikusten den.

Maiatzaren 28tik 31 bitartean Zarautzen izango den Euskal Letren Plaza joan den barikuan aurkeztu zen Donostiako Garoa Kultur Laben. Egitarau zabala antolatu da, “mimoz eta kariñoz beteta”, eta aspaldian iragarri zenez, ardoa ardatz izango du.
Agerraldian Literaturia Kultur Elkarteko lehendakari Ana Galarraga, Zarauzko Udaleko kultura zinegotzi Gari Berasaluze, Garoako arduradun Imanol Agirre eta Arantxa Urretabizkaia eta Edorta Jimenez izan ziren. Bi idazle horiek hainbat saiotan parte hartuko dute: Jimenezek Nora Barclare izango du ardatz, AurresQ taldea bidelagun duela, eta Urretabizkaiak hiruko solasaldi batean hartuko du parte, Arantxa Iturberekin eta Karmele Jaiorekin batera.

Bertaratuko diren idazleetako batzuk: Bernardo Atxaga, Tere Irastortza, Anjel Lertxundi, Harkaitz Cano, Bego Montorio, Jule Goikoetxea, Danele Sarriugarte, Jon Alonso, Uxue Alberdi eta Itxaro Borda.

Aurkezpenak, ikuskizunak eta bestelako hitzorduak kontsultatzeko, sartu zaitezte Literaturiaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button