IKUS-ENTZUN

Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta Tabakalerak euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako Noka Mentoring programaren bigarren edizioa bideratu dute.

Euskal emakume zinegileen presentzia eta ikusgaitasuna sustatzeko helburuz eratu da Noka Mentoring programa, Euskadin eta Nafarroan bizi diren emakume zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak tutorizatu eta laguntzeko xedez. Tabakalerak hartuko du bere gain proiektuaren antolaketa, eta Donostia Zinemaldia (SSIFF), Euskadiko Filmategia eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) batera osatzen duen erakunde- eta profesional-sarean ere txertatuko da”.

Laguntza hori ahalbidetzeko hiru tutorek hartuko dute parte, eta horiek hautatutako hiru proiektuen jarraipena egingo dute programa osoan zehar. Hautatutako hiru zuzendariek 4.000 €-ko laguntza ekonomikoa jasoko dute, proiektuak ahalik eta baldintza onenetan gara ditzaten.

Proiektuak jasotzeko epea otsailaren 1etik 28ra egongo da zabalik. 2020ko martxoaren 6an jakinaraziko dira programan parte hartzeko hautatu diren hiru proiektuak. Hautaketa batzordea honako hauek osatuko dute: Amaia Serrulla SSIFFko ordezkari gisa, Maider Oleaga zinema zuzendari eta EQZEko irakaslea, eta Lur Olaizola Tabakalerako zinema eta ikus-entzunezkoen arloko koordinatzailea, zentroaren ordezkari gisa. Horren ostean, uztailaren 1erako, Tabakalerak, Donostia Zinemaldiak (SSIFF) eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) eskaintzen duten Ikusmira Berriak zine-proiektuak garatzeko egonaldi artistikoen deialdira aurkezteko prest egon beharko dute proiektuek.

Interesa duzuenok Tabakalerako webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button