Nontzeberri

Euskal emakume poeten bizitzak eta ahotsak

Gaur, maiatzak 15, Gasteizeko Ortuño Aretoan, eta Poetak Maiatzean 2019 jaialdiaren baitan Andre eta Jabe ikuskizuna ikusteko para egongo da. Musikak lagunduta oharkabean igaro diren ahotsak ezagutu eta gozatzeko aukera izango du ikusleak.

Gaurko saioan euskal emakume poeten bizitzak eta ahotsak entzungo dira Eider Perez eta Leire Etxezarretaren eskutik. Ikuskizunak antzinako kantuetatik hasi, Bizenta Mogel, Emakume Abertzale Batzako andereak eta gaur egungo poetak aztertu eta haizatuko ditu, euskal emakume poeten bizitzak eta ahotsak plazaratzeko asmoz.

Ohiko historiaren gainean beste bat eraiki nahi da, “euskal emakume poeten historiaren proposamen bat aurkezteko, irudiaren, antzerkiaren eta errezitaldiaren bitartez”.

“Ohituak gaude etxeko ateak ireki eta oinez sartzen. Zabal ditzagun behingoz leihoak! Zabaldu zirrikitu eta prespektiba berriak ikusteko, eta ieup! egin salto, lorontziak zeharkatu eta sar gaitezen leihoetatik etxe barrura. Bertan dauzkagu andre eta jabeak zain”

Poetak Maiatzean jaialdiaren programa hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version