IKUS-ENTZUN

Nafarroako Filmotekan, Nafarroa islatzen duten ekoizpen zinematografikoak ikusgai

Hil honetan eta gaur hasita, Nafarroarekin lotura duten eta formatu desberdinetan dauden ekoizpen zinematografikoak erakusten hasiko dira Nafarroako Filmotekan.

Abenduan hiru proposamen desberdin programatu dituzte. Lehenengoa Florecica filma izango da, Virginia Senosiainek eta Juan Luis Napalek egina. “Gure historia bakarrari lotuta, dokumental modura, emakumea protagonista delarik, non bere testigantzak iraganeko zorigaitzen bidez, kontzientzia beldurtzen duten”. Film hori, gaur, abenduak 4, ikusik ahalko da, 19:30ean.

Datorren asteko barikuan, Dantza (Telmo Esnal, 2018) filma proiektatuko dute. Dantza filma “tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat da. Asmo handiko sormen-apustu handia egin du zinemagileak film honetan; Koldobika Jauregi artistak zuzendu du bertan islatzen den unibertso estetiko eta bisuala, eta Juan Antonio Urbeltz ikertzaile eta folkloristak izan du koreografiak koordinatzeko eta ikuskatzeko eginkizuna”. Telmo Esnal zinegile zarauztarraren hirugarren film luzea da Dantza. Makina bat tokitan izan da ikusgai, eta bidaia luzeak egin ditu herrialde askotara, eta nazioarteko hainbat jaialditan ere hartu du parte.

Azken saioa, abenduaren 18an izango da, eta Miguel Delibesek idatzitako istorio bat kontatuko da, El camino (Ana Mariscal 1963). Bertan filmeko protagonista den Joaquin F. Roa aktore nafarra omendu nahi dute. “Filmotekak, hasiberri den Zine liburu bildumaren 2. liburukia eskaini dio. Liburu hau aurkezten denean, Iruñeako artista maitatu honen lana oroitzeko une aproposa izanen da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button