MUSIKA

"Euskal Emakume Musikagileak" kontzertuan

Julie Adrienne Karrikaburu, Emiliana Zubeldia, Emma Chacón, María Luisa Ozaita, Maite Idirin eta Zuriñe Gerenabarrena dira emakume sortzaileak musikan, hauetarik askok egin dute lan musikaren alde baina beti itzalean. Maite Idirin ikertzaile eta musikariak egin duen ikerketari esker, musikagile hauen obrak entzuteko parada izango da.

Emakume euskaldunen konposizioak entzuteko aukera izango da, datorren ekainaren 25ean, Arteria Campos Eliseos antzokian, BOSen eskutik. Entzunaldi bakarrean batuko dira Maite Idirin, Naroa Intxausti sopranoa eta Marife Nogales mezzosopranoa, Julie Adrienne Karrikaburu, Emiliana Zubeldia, Emma Chacón, María Luisa Ozaita, Maite Idirin eta Zuriñe Gerenabarrenaren obrak kantatzeko.

Modu honetan euskal emakume sortzaile hauek musikan egin duten lana ezagutarazi eta era berean txalotu nahi da, izan ere, musika kultua egin baitzuten. Maite Idirinek aurkitu zuen emakume musikagile hauen izenak eta bestelako datuak, eta hala sortu zen gaurko egunetara ekartzeko asmo sendoa. "Emakumeek beti kantatu dute, baina badaude sortzaileak ere, hauek itzalean izan dira" esan du sopranoak.

Euskal Emakume Musikagileak programaren asmoa musika klasikoa bultzatzea da, eta garrantzi berezia ematen die euskal emakume musikagileen lanei. "Emakumeen lan hori goratzea ere bada kulturgintza sustatzea, emakume intelektualen kontua ez da gaurkoa, aspaldiko baizik" esan du Josune Aristondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak.

Hori dela eta, Euskal Herriko musika sortzaileen jatorrizko lanak interpretatuko dituzte: bai gaur eguneko emakumeenak, bai XIX. eta XX. mendeetako emakumeenak.

Gogoratu, hitzordua, datorren ekainaren 25ean Arteria Campos Eliseos antzokian.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button