IKUS-ENTZUN

“Das Cabinet des Dr. Caligari”, Reykjavik606-ren musikarekin

Donostiako Kresala zineklubak Das Cabinet des Dr. Caligari (Robert Wiene, 1920, Alemania) film mutu klasikoa aurkeztuko du, gaur, Gipuzkoako hiriburuko Trueba zine-aretoetan, 19:30etik aurrera. Alemaniako Espresionismoaren ikur zinematografiko horri Reykjavik606 egitasmoaren musikarekin ikusi eta entzungo da.

Alemaniako mugimendu espresionistak emandako lehendabiziko filma da. 1920an zuzendu zuen Robert Wienek, Hans Janowitz eta Carl Mayer idazleek idatzitako gidoi batetik abiatuta. Korronte espresionista horren beste ordezkari batzuk hauexek izan ziren: Fritz Lang, F.W. Murnau eta Paul Wegener. Espresionismoaren ezaugarriak, gainera, AEBetan 40ko urteetan ekoitzitako noir generoan ere txertatu ziren: kontraste handiko argiak, itzalak, angelu eta dekoratu distortsionatuak…

I. Mundu Gerran, Alemaniak izandako paperaren inguruko kritika da filma. Horretarako, Caligari mad doctor eta Cesare bere somnanbulu fidelaren istorioa baliatu zuen zuzendariak. Biak ala biak Alemaniako herri batean gertatutako hainbat hilketetan inplikatuta egongo dira.

Bestalde, Reykjavik606, Kino Internacional eta  Borja Piñeiro bikoteak zuzendutako proiektu elektronikoa da. Euren musikarekin jantziko dute film mitikoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button