MUSIKA

Reggae asteburuaz gozatzeko aukera Donostian

Revolutionary Brothers bi anaia disko jartzaile donostiarrak dira. Dub, reggae, dancehall eta antzeko estilo tropikalak zabaltzen dituzten euren disko-jogailuetan. Hala, gaur bertan reggae-gaua abiatuko dute Donostiako Etxekalte Kluben gau erditik aurrera.

Biharamunean erritmo tropikalak Donostiako Guardetxera iritsiko dira. Bertan Putxero Sonidero eta Hijo de la Cumbia izango dira 22:00etan.

Sonidero Mexikon erabiltzen den hitza da; animatzaile, musika ekipoen jabe eta eraikin barruan nahiz kanpoan dantzaldiak antolatzen dituen herri musikaren programatzaileari deritzo, musika tropikalean espezializatutako DJ-a omen da. Putxero Sonidero aldiz,  Donostiako dj eta mc-ez osaturiko talde ekintzailea da; non beraien helburu nagusia "sonidero" terminoa Euskal Herrian zabaltzea den. Horretarako Cumbia erabiliko dute lehengai gisa nahiz eta musika bertsio desberdinen ukituak (new roots, samplerrak, scratch, rapeoak…) izango dituen. Modu honetan zuzeneko emaitza orijinala, probokatzailea, dantzagarria eta dibertigarria lortuko dute.

El Hijo de la Cumbia, halaber, Emiliano Gomez ekoizle eta musikari aragentinarra da. Bere banda propioa 16 urterekin hasi zen ekoizten eta horrela ezagutu zuen Dj Taz. Garai honetan beste musika moten eragina jasan zuen, dancehall, reggae roots, dub, rap, munduan ghettoa egiten duten musika motak. Horrela Sonidero de Mexico mugimendura hurbildu da; eta horrela hasi da talde nabarmenekin lanean (Pesadilla, Maravilla, Kien, Sper Changos eta La Contra besteak beste). Talde hauei guztiei esker egingo ditu bere lehenengo kontaktuak Mexiko, New York eta Los Angeleseko Escena Sonidera-n eta Escena Cumbiera-n. El hijo de la cumbia ezizena New Yorkeko Cumbia Colombiana bildumazale batek jarritakoa da. Bere lehenengo diskoa FreeStyle de Ritmos da.

Revolutionary Brothers-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button