ESZENA

Euskal dantzak eta munduko folklorea fusionatuz

Aukeran dantza konpainiak Fusioak ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean, Mauleko herriko plazan, 17:00etan. Dantzaren bidez euskal eta munduko folklorearen erritmoak, doinu eta osagarriak fusionatuz, aparteko ikuskizun garaikide, ezberdin eta berritzailea proposatzen du Edu Muruamendiaraz zuzendariak, Ioritz Galarraga, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Uxue Urruzola, Ander Errasti, Itziar Urkudun, Garazi Egiguren, Ane Anza, Oier Laborde, Eneko Galdos dantzariekin batera.

Ordubeteko ikuskizuna, kalerako eta publiko guztientzat; kalitate plastiko handikoa, herrialde ezbezdinek berezkoa dutena nabarmenduz eta ororen gainetik, publikoan emozioak eragiteko asmoarekin sortua.

Aukeran konpainia 1997an eratu zuen Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoak. Harrezkeroztik, ibilbide luze eta oparoa egin du. Besteak beste, ikuskizun hauek taularatu ditu dantza-taldeak: Sutargi (2001), Izena duen guztia omen da (2003), Bideak (2006), Gernika, danza sobre el lienzo (2009) eta Burnia (2011).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button