ESZENA

Euskal dantzak eta munduko folklore topaketa, uztailean Bilboko Arriaga Plazan

Bilboko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan, euskal dantzen lau alarde programatu ditu igande honetarako eta uztailaren 13, 20 eta 27rako. Dantza Plazetan programaren barruan, “hiriko plazatan eskainiko diren erromeria tradizionalen, dantza alardeen eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia” bultzatu nahi da. Emanaldiak arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango dira, inguru horretan jende gehien ibili ohi den orduekin bat etorriz.

Programa Bilboko auzo guztietan garatzen da urtero baina modu berezian, aspalditik, uztailean alardeak eskaintzen dira Arriaga plazan, “udako hilabeteetan gure hirira bisitan datozen pertsonei, bereziki, gure folklorea hurbiltzeko”.
Euskal dantzen alardeak talde hauek eskainiko dituzte: Santutxuko Gaztedi dantzari taldeak, Basurtuko Beti Jai Alai Dantza Taldeak, Castañoseko Salbatzaile dantza taldeak, eta Erandioko Goi-alde Dantza Taldeak.

Goian aipaturiko hitzorduez gain,  uztailaren 21ean, Munduko folklore topaketa programatu da, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin lankidetzan. Egun horretan, Galichina (Ukraina), Hei Show Tamure (Tahiti), Bert (Armenia), Sama Ballet (Sri Lanka) taldeek hartuko dute parte.

Ekimena, diogun bezala, igande honetan hasikoa da Gaztedi Dantzari Taldearekin (Santutxu), 19:00etan, Arriaga plazan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button