ESZENA

Euskal dantza herrikoiaren ikuspegi berritzailea

Ostiral honetan, Baionako Antzokian, Arthur Barat, Zibel Damestoy, Marga Forestier, Iban Garat, Oihan Indart, Ihintza Irungaray eta Nathalie Vivier dantzariek, Mathieu Vivier  zuzendaritzapean, Saio zero ikuskizuna egingo dute, 20:30etik aurrera.

“Dantzarientzat ez da oraina ez den beste denborarik. Itsasoaren gisa, dantza bere lerian zaharberritzen da, eta marea itsas hegiaren aurka joaten den bezala, beti ur burrusta berdina lur bazter berdinera, mugagabea da”.

Saio Zero izeneko koreografiak “euskal dantza herrikoiaren ikuspegi berritzaile bat esperimentatzen du”, dantzarekin batera zuzenezko musika eta bideo muntaketak ere erabiltzen dira. Bertan ere, Patxi Amulet, Xabi Etcheverry eta Valentin Laborde musikariak arituko dira.

Saio Zerok “norberaren barnatasunaren aztertze bat” proposatzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button