ARTEA

“Aizkora Burua” egitasmo artistikoa, La Tallerren

Gaur, Aizkora Burua elkartruke artistikorako proiektua aurkeztuko du Armar elkarteak, Bilboko La Taller galerian. Egitasmoaren bidez, bertoko eta Kanadako artista eta erakundeak jartzen ditu harremanetan Armar elkarteak.

Bada, Aizkora Burua AEBetan aurkitutako Europako tramankulu zaharrena du oinarri. Kristina Lahdek aurkeztuko du proiektu hori gaur, La Tallerren.

Lahde artista kanadarra da, eta bere lanetan geometriak nagusitzen dira. Hainbat erakusketa egin ditu, baina bere lanak aldizkarien azaletan ere agertu dira: Arc Poetry Magazine eta C Magazine.

Kanadarrak eguneroko objektu eta materialekin egiten du, eta gero, geometrikoki eraldatzen ditu: gutunazalak, egunkariak, telefonoak, liburuak edo neurtzeko metroak. Hala, objektuen alde objektiboa bere subjektibotasunaren galbahetik pasatzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button