ARTEA

Euskal artearen azterketa sustatzeko helburuz

Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak “museoko bildumari buruzko ikerketa eta euskal artearen azterketa sustatzeko asmoz” sortutako bi beka emateko lehiaketarako deialdia egin dute.

Bekek urtebeteko iraupena izango dute gehienez, baina, ikerketaren garapenak hala eskatzen badu, epea luzatzeko aukera aztertuko da. Hileko 1.000 euroko diru-saria aurreikusten da, hiruhilekoen amaieran ordaintzekoak.

Proposatutako ikerketaren memoria, proiektuaren, helburuen, metodologiaren eta kronogramaren deskribapenarekin bidali beharko da. Eskatutako dokumentazioa azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da Bilboko Arte Ederren Museoan.

Bilboko Arte Ederren Museoan dituzue bete beharreko guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu