ARTEA

Kubako argazkigintza garaikidea, Bilbaoarte zentroan

Leandro Feal (La Habana, 1986) argazkilariak Leku komuna, leku arrotza izenburuko erakusketa paratu du Bilbaoarte zentroan. Erakusketa zabalik izango da hil honen 30era arte. Argazkiak Madril eta Bartzelona hirietako gau giroan egindako argazkiak dira.

Fealek Gasteizko Artium Zentro eta Museoan dagoen Ikonokrazia erakusketan ere parte hartzen ari da. Erakusketa horretan 30 artista ingururen 70 obra biltzen dira. Artistok bat egiten dute “Kubako Argazkigintza gisa onartua izan denaren aurreko erronkan”, hainbat ikuspegitik abiatuta.

Fealen zein berarekin Artiumeko erakusketan parte hartu duten beste argazkilarien xedea herrialde baten estereotipoak eraldatzea eta gainditzea da. Hala, haien lanean ondoko gaiak jorratzen dituzte, besteak beste: Identitatea, utopia, uhartetasuna, ikonoen egungo interpretazioa edo Kubako gizartearen oraina”.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button