ESZENA

Euskal arte eszenikoen topaketa birtuala

Egungo osasun alarma egoera dela, Zurrunbilo jaialdiaren programazioa azarora atzeratuko da, baina bihar, apirilak 4, 12:00etan, euskal arte eszenikoen topaketa birtuala egingo da.

Euskal arte eszenikoen lengoaiak eta hizkuntzak, eta euskal konpainien lan egiteko moduak eta haien oihartzunak gizartean izango dira aztertuko diren gaiak eta kezkak.

“Apirilaren 4ean gurekin egon behar ziren hizlari batzuk hodei birtualean egongo dira bideo txiki batzuk aurkeztuz eta haien hausnarketak konpartituz. Artista, publiko, kudeatzaile, kultur, teknikari, programatzaile, antzerkizale… bazara har ezazu parte! Zure galderak eta hausnarketak entzun nahi ditugu!”
Hor izango dira Eneritz Artetxe, Agus Perez, Maryse Urruty, Iñaki Ziarrusta, Aitziber Eguskiza, edo Jon Ander Urresti.

Informazio guztia, Baratza aretoan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button