BESTELAKOAK

Euskadiko Orkestraren saioak haurtxoentzat

Euskadiko Orkestraren Musika Gelak, haur txikitxoenei zuzendutako Tantantxo/Ploc, Ploc, Plik ikuskizuna prestatu du. Lehen saioa, Gasteizeko Federico García Lorca Antzokian izan zen otsailaren 3an, baina 16an berriz ikusteko parada izango da Donostiako Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Badirudi, emanaldi guztietarako sarrerak agorturik daudela jada.

Tantantxo/Ploc, Ploc, Plik Orkestraren Hezkuntza Departamentuak eta Belén Otxotorenak eta Inma Gurreak zuzendutako Pasadas las 4 antzerki taldeak, haurrentzat bereziki sortutako ikuskizuna da. 
Obran A. Piazzolla, C. Debussy, J. Offenbach edo Boccheriniren partiturak Kongoko doinu tradizional batekin edo perkusioak, flauta eta harpak sortutako inprobisazioarekin uztartzen dira, umeak uraren unibertsoan murgiltzeko.

Antzerkia eta musika bat eginik, kantuan, dantzan, aniztasunezko ur tanten erritmora, haurrek musika bereganatu eta gozatzen dute. Kontzertu honen helburua musikaren bidez giza-adimena osatzen duten alor guztien garapena bultzatzea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button