MUSIKA

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren “Denboraldia”

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2018/2019 Denboraldia aurkeztu du. Hiru dira Denboraldiaren programazioan ardatz izango diren musikagileak: Elgar, Rakhmaninov eta Dvorak, eta ekimen guztiak bariazioak kontzeptuaren inguruan ardaztu dira.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2018/2019ko Abonu-Denboraldia irailaren 27an hasiko da Iruñean, eta ekainaren 13an bukatuko da Gasteizen. Orkestrak hamarna kontzertu eskainiko ditu Bilbo, Donostia (bi saio), Gasteiz eta Iruñeko bere egoitzetan, eta 50 kontzertu egingo dira guztira.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hitzetan, “Webern eta Lazkanoren arteko kontraste estetikoko programa batez hasiko da irailean, eta Sibeliusek bat egingo du haiekin, naturako aldaerekin inspiratuta. Azaroan, uztartu egingo ditu Dvorak eta Elgar. Horrez gain, Euskal Herriko soinuetan inspiratutako lan txiki bat sortzea proposatuko dio Houghi. Era horretan sortu da Agata, txistu eta orkestrarako partitura txiki bat. Horretarako, Garikoitz Mendizabal izango du aldean.
Otsailean, berriz, biolin-errepertorioan ezin bestekoak diren kontzertuetako batekin itzuliko da: Barberren Biolinerako kontzertua. James Ehnesek jarriko dio ahotsa partitura horri eta, gero, denboraldi honetarako aukeratutako musikagile bati helduko diogu: Rachmaninoff. Maiatzean, berriz, Mahlerren 9. Sinfonia helduko da. Robert Treviñok Rakhmaninoven 3. pianorako kontzertua oso ezagun eta are handiagoaz bukatuko du denboraldia ekainean, Alexei Volodin handia pianojole jarrita. Azken traka Txaikovskik emango du Bosgarren sinfoniaz, musika-lan arrandiatsua, aldaerez betea, hasi lehenengo notatik eta azkeneraino”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button