Nontzeberri

Euskadiko Orkestra berriz martxan

Aurreko hilabeteetan  Euskadiko Orkestra mutu izan da, pandemiak ekarritako alarma sanitarioa dela eta. Musikarik gabeko hilabeteak izan dira,  halarik ere musikariak ez dira geldirik egon, eta orkestra bera, datozen proiektuetan pentsatzen izan da.
Denbora pasatu da, eta orain, orkestrak bi hilabetez bildu ezinik egon ondoren, berriro ekin die entseguei. Musikariak instrumentuekin juntatu dira dugun osasun-larrialdi honek eskatzen dituen segurtasun- eta higiene-neurri zorrotzekin bat eginez.

Horrexegatik, eta egoerara moldatzeko modu batean edo bestean, orkestrak Euskadiko Orkestra martxan! izeneko ekimen berri bat prestatu du. Proposamen musikal horren baitan, kontzertu batzuk eskainiko ditu orkestrak, baina publikoarekin aurrez aurre topo egitea ezinezkoa denez, orkestrak telebistaren eta sare sozialen bidez helduko da gizarteraino, eta zortzi kontzertuko denboraldi txiki bat eskainiko du.

Robert Treviño zuzendari titularrak bildu ditu musikariak, eta horiek guztiek gehienez ordubeteko iraupena duten zortzi kontzertu martxan jarriko dituzte maiatzaren 30etik aurrera, larunbatetan. Ramon Lazkano,  Mikel Urquiza, Mendelssohn, Haydn, Mozart, Richard Strauss eta Brahms handien obretan oinarrituriko kontzertuok ETB2n emango dira, goizeko ordutegian. Lehen kontzertua, diogun bezala, maiatzaren 30ean izango da, F. Mendelssohnen 3. Sinfoniarekin.

Exit mobile version