IKUS-ENTZUN

Euskadiko ekoizleak Berlineko EFMn izango dira

Berlinaleko European Film Market  otsailaren 15etik 23ra bitartean egingo da eta hantxe bilduko dira Euskal Herriko enpresa asko (Euskadi Movie AIE, Barton Films, Baleuko, Txintxua Films, Talka Films eta abar). Euskadiko Film Commission erakundeak, gainera, lehen aldiz merkatuan ordezkatuta izango dira Film Basque Country markari esker.

Cinema from Spain-en eremuan kokatuta egongo den gune horretan 29 proiektu zinematografikoko katalogoa banatuko dute.
Bestalde, bertoko produkzio-lan batek hartuko du parte Alemaniako hiriburuan otsailaren 17tik 21era bitartean egingo den Berlinale Co-Production Marketen 15. edizioan. Aritz Morenok zuzendu eta Morena Filmsek Señor y Señora enpresarekin batera produzitu duen Advantages of Travelling by Train proiektua da.

Zineuskadik Europako zinema-institutuekin, nazioarteko funtsekin, film commission-ekin, salmentetako eragileekin, programatzaileekin eta nazioarteko zinema-jaialdietako industriako arduradunekin harremanak estutzeko lanean jarraituko du Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorea eta haien talentua nazioarteko testuinguru zinematografikoan bultzatzen jarraitzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button